XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

OGASUN ETA FINANTZA SAILA IRAGARPENA, Euskal Autonomi Elkarteko Kontratisten Errejistroarena, Errejistro horretan zuten Inskripziorik gabe gelditu diren Enpresen zerrenda argitara ematen duena.

Euskal Autonomi Elkarteko Kontratu eta Kontratista Errejistroen Arautegia onartzeari buruzko urriaren 14eko 223/1986 Dekretuko 28. atalak xedatzen duenez, aldizka argitaratuko dira Inskripzioak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

Inskribaturik zeuden Enpresek gaurkotu egin behar izan dituzte, aurten zehar, garai batetan aurkeztutako agiriak, Erantzunbehar Fiskalak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzeari buruzkoak alegia.

Inskribaturik zeuden hainbat Enpresak erantzunbehar horiek bete ez dituztenez, horiek inskripziorik gabe uztea erabaki da.

Horrez gain, desagertu ere egin dira hainbat Enpresa, eta derrigorrezkoa da horiek zuten inskripzioa baliogabetzea.

INSKRIPZIORIK GABE GELDITU DIREN ENPRESAK / ENPRESA / INSKRIPZIO ZK. .

Dagozkion ondorioetarako argitaratzen da hori.

Gasteiz, 1989.eko azaroak 9. Ondare eta Kontratazio Zuzendaria, VICTOR BRAVO DURAN.